Martxoaren 5ean, astelehenarekin, “Hezkuntza eta espazioa 2018” Nafarroako Eskola Kontseiluaren XXI. Jardunaldiak hasi ziren.
Goizean, Kontseiluaren egoitza den Ezpeletan jauregian, bilera egin zen adituekin eta agente ezberdinekin iritziak partekatu eta gaiak eztabaidatzeko.
Arratsaldean, Nafarroako Museoan, Jardunaldien lehenengo saioa Maria Solana Hezkuntza Kontseilariak ireki zuen. Ondoren, Heike Freirek hezkuntza eta naturari buruzko hitzaldia eskaini zuen. Jarraian, Sarrigurengo Hermanas Úriz Ikastetxeak, Mendillorriko Haur Eskolak eta Iruñeko San Francisco ikastetxeak bere praktikak aurkeztu zituzten. Zizur Nagusiko herrian burututako esperientziak ezagutzeko aukera ere izan genuen.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera