“Musika zubi / La música como Puente” proiektuan Garesko Udala, Arrieta abesbatza eta Luis Morondo jaunaren familiartekoak elkarlanean aritu dira Reparadores (Dehonianos) Seminarioko eta Ikastetxeko DBHko irakasle eta ikasleekin batera.
Ikasleak ondare kulturalaren ezagutzan sakontzen dute herriarekin lotutako hiru musikarien bitartez: José de Baquedano, Emilio Arrieta eta Luis Morondo. Ondoren, ikasitakoa partekatzen dute musikarekin harremana duten herriko beste taldeekin jarduera kulturala suspertzeko asmoz.
Ikasleek eskainitako zerbitzuetako batzuk hauek dira: hiru musikariei buruzko web gunea sortzea, ibilbide kultural baten QR kodeak sortzea eta kontzertu baten antolaketa.
Informazio gehiago web gune honetan.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera