Hezkuntza Departamentuak kalitatea aitortzeko ematen dituen sariak jaso zituzten Nafarroako 30 ikastetxe publikok, IKKS-2013 arauarekin bat etorriz ezarri eta diseinatu izanagatik Kalitatea Kudeatzeko Sistema. Arau hori Hezkuntza Departamentuarena da, eta Nafarroako hezkuntzaren errealitatera egokituta dago.
Ekitaldia Nafarroako Jauregian egin zen Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilaria eta Gil Sevilano Hezkuntzako zuzendari nagusia buru zirela.
Hiru mailatako aitorpenak eman ziren: Kalitatearekiko Konpromisoa, Kalitatezko Ikastetxea eta Ikastetxe Bikaina.
Hemen irakur dezakezu Diario de Noticias-en argitaratutako berria, hemen Diario de Navarra-koa, eta hemen albistea Nafarroako Gobernuaren webgunean.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera