Nafarroako Eskola Kontseiluak eginen ditu 2018-2019 ikasturteko Hezkuntza Berrikuntzako Proiektuei buruzko Jardunaldiak, XXIV.ak. Horietan, hautaturiko ikastetxeek eta hizlariek beren lanak aurkeztuko dituzte.
Jardunaldiak izanen dira Iruñean, urtarrilaren 15ean, 16an eta 17an, eta Tuteran, urtarrilaren 21ean, 22an eta 23an. Bertan pedagogiako proposamen berriak aurkeztuko dira, gizartea etengabe aldatzen ari denez on baita hari egokitzea.
Hemen, programa kontsulta dezakezu.
Jardunaldietan aurkezten diren proposamenak IDEA aldizkariaren 52. zenbakian argitaratuko dira eta, gero, lan monografikoa editatuko da ekarpen horiekin.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera