Diziplina anitzeko talde baten bidez, Nafarroako Unibertsitateak eta zerbitzu turistikoetako enpresa batek metodo didaktiko berri bat prestatu dute, Nafarroako kultura ondarea DBHko ikasleei hurbiltzeko. Bisiltaldi gidatuez, ariketa praktikoez eta koaderno batez baliatuko dira ikasleak.
Ekimen honi 2016an eman zitzaion hasiera Erriberriko Errege Jauregiarekin eta orain Eunateko Andre Mariaren ermitari egokitu zaio txanda. Metodo honi esker ikasgelak eta ondare-guneak hurbildu nahi dira.
Hemen Diario de Navarran argitaratutako berria ikus dezakezue, eta hemen Diario de Noticiaskoa, 2019/11/12koak biak.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera