Azaroaren 15ean eta 16an izanen da NUPen Ikaskuntza Komunitateen Nazioarteko VIII. Topaketa. Obra zientifiko eta literarioei buruzko solasaldi dialogiko batzuk programatu dira; halaber, geletako hezkuntza-inklusioari buruzko ponentzia bat, esperientzien erakusketa eta tailerrak. Jardunaldi osoaren eduki zientifikoa gainbegiratu du Desberdintasunak Gainditzeko Teoria eta Praktikak Ikertzeko Zentroak (CREA), Bartzelonako Unibertsitatearen mendean dagoenak.
Nafarroan jada hamahiru ikastetxe bihurtu dira ikaskuntza komunitate, eta horiek bideratzen ari dira gizarte aldaketa sakon bat, oinarritzen dena ikerketa zientifikoan eta hezkuntza munduko pertsonen konpromiso etikoan.
Programazioa hemen kontsultatu dezakezu. Eta hemen eman dezakezu izena; ez da ezinbestekoa irakasle izatea.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera