Urriaren 5ean, larunbatarekin, Diario de Noticias egunkarian elkarrizketa bat argitaratu zuten, Manuel Martín Iglesias Nafarroako Eskola Kontseiluko buruari egina.
Bertan, buruak azpimarratu zuen garrantzitsua zela ideia berriak ekartzea bere aitzindariek lehen egindako lanetik abiatuta.
Bere helburu garrantzitsuenetako bat da gizarteko eta hezkuntzako hitzarmen bat lortzea Nafarroan. Era berean, beharrezkoa da egoera ahulenean dauden ikasleak zuzen eta modu orekatuan banatzea, eta hori egoki uztartzea ikastetxea libreki hautatzeko aukerarekin.
Azpimarratu zuen ikasleendako irakaskuntzarik hoberena eleaniztuna dela, horretan hobetzeko aukera zabalagoa baita. Abiapuntu bezala onartu behar da hizkuntza eredu eta programak baliozkoak izan behar direla ikasle multzoarendako eta horri lotu beharra dagoela gero haurrak zuzen egokitu daitezen programa eta eredu horietara.
Hemen irakur dezakezu Diario de Noticias egunkarian 2019/10/5ean argitaratu zen elkarrizketa osoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera