Andres Muñoz Garde ikastetxearen 25. urteurrena zela eta, Hezkuntza Bereziko I. jardunaldiak burutu ziren ekainaren 1ean eta 2an. Gai nagusia “Etengabeko ikaskuntzan / irakasteko ikasi – En continuo aprendizaje / aprender para enseñar” izan zen
Jardunaldien helburuak hauek izan ziren:
- Hezkuntza-jardueraren hausnarketa Hezkuntza Berezian.
- Hezkuntza Bereziko hezkuntza-proposamenen azterketa eta ikasleen garapenean duten eraginaren balioztapena.
- Etorkizuneko lan-lerroak aniztasun funtzionalaren alorrean.
Hezkuntza Kontseilari María Solana Aranak jardunaldiak ireki ondoren, Ignacio Sánchez Cubillo neuropsikologo klinikoak irekiera-hitzaldia eskaini zuen.
Hitzaldiek eta mahai-inguruek lau gai nagusi jorratu zituzten:
- Portaera desegoki larriak dituzten ikasleei aurre egiteko esku-hartzea Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan: geure jardun profesionala arretaz aztertu. Hemen ondorioak irakur ditzakezu.
- Ikasleen hezkuntza-premiei erantzuna “Ikastetxe-eredua” antolakuntzatik. Ondorioak.
- Zentzumen anitzen estimulazioa eta aniztasun funtzionala. “Integrazio sentsorialaren nahasmenduak eta urritasuna”, CEDI-ren esku. Ondorioak.
- Aniztasun funtzionala duten ikasleen lanbide prestakuntzaren ibilbidea; gizarte eta lan inklusioa prestatzen. Ondorioak.
Jardunaldiei itxiera emateko hitzaldia Ander Domblas Garcíak, Hezkuntza Departamentuko Ordenazio, Orientazio eta Aukera Berdintasuneko zerbitzuaren zuzendariak, eman zuen.
Hemen klik egin jardunaldien egitaraua ikusteko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera