Nafarroako Eskola Kontseiluak “Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak” izeneko XXX Jardunaldiak eginen dituBaluarten, otsailaren 8, 9 eta 10ean.
[Read more…] about Jardunaldiak: “Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak “Berriak
Museo birtualak
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak Museos virtuales izeneko webgunea sortu du; bertan, Espainiako eta munduko museo nagusien edukiaz gozatzeko aukera izanen duzue eta, kasu batzuetan, baita bisita birtualak egitekoa ere. Primerakoa, familian dibertitzeko.
[Read more…] about Museo birtualakArte Hezkuntza
Granollersko (Bartzelona) Ferrer i Guàrdia ikastetxeko hezkuntza proiektuan, erlazio estua ezarri da artearen eta ikasketen artean, proposamen didaktiko batzuk diseinatuz. Proposamen horiek gaitasun artistiko eta kulturalaren garapena sustatzen dute, baita komunikazio eta hizkuntza gaitasunena ere, oinarrizkoak baitira mundua interpretatu eta adierazteko.
[Read more…] about Arte HezkuntzaBasoan galduak
Haur batzuk emozio desordenatuen basoan galduta bizi dira. Denok behar dugu besteen estimua, nahiz eta ez zehazki gauza bererako.
[Read more…] about Basoan galduakOnline aholkilaritza
Hezkuntza Departamentuak webgune bat jarri du abian, eskolako jazarpena edo ziberjazarpena prebenitzeko eta kudeatzeko. convivencia.educacion.navarra.es/eu/ webgunearen bidez, zuzeneko arreta eman nahi die hezkuntza komunitateari, berdinkideen artean tratu ona sustatzeko.
[Read more…] about Online aholkilaritza2022-2023 ikasturteko memoria
Eskuragarri dago jada Nafarroako Eskola Kontseiluaren 2022-2023 ikasturteko memoria, abenduaren 20eko osoko bilkuran aho batez onetsia. Azken ikasturtean kontseiluak egindako jarduerak jasotzen dira memorian.
[Read more…] about 2022-2023 ikasturteko memoriaJoaldunak
“Arnasetik” ikus-entzunezkoen sormen lehiaketaren bigarren edizioan, Doneztebeko Mendaur DBHIk publikoaren saria irabazi du Joaldunak lanagatik. Finalisten artean, Nafarroako Arbizu, Ituren eta Leitzako eskoletako beste lau lan zeuden.
[Read more…] about JoaldunakOligondoen artean
Julio Caro Baroja BHIko DBHko 3. mailako eta Ikasgela Alternatiboko ikasleen proiektua da, eta Iruñeko Nekazaritza eta Basozaintzako IB bisitatzeko aukera eman du. Oliba-olioko eta Ardoetako teknikariaren erdi-mailako zikloa ikasten ari diren ikasleek, irakasleekin batera, oliba-olioa ekoizteko prozesua erakutsi ziguten, olibak jasotzen direnetik hasi eta olioa ontziratu eta merkaturatzen den arte.
[Read more…] about Oligondoen arteanTutti tonura
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren proiektu hau Al tono de tutti / Tutti tonura deitzen da. Horren helburua da musika hurbilaraztea adimen edo mugimendu desgaitasuna, mendekotasuna, garun perlesia eta abar izateagatik kontzertuetan isilik egon ezin diren guztiei.
[Read more…] about Tutti tonuraERA Eskola
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eta Nafarroako zenbait toki erakundek 2020an abiarazi zuten Gurasoen Eskola proiektua, ikastetxean euskara ikasten duten haurren familiei zuzendua. ERA Eskola da, online saioak dituena informazio egokitua emateko, bai euskaraz dakiten gurasoei, bai euskaraz ez dakitenei; eta YouTubeko kanalean argitaratuta daude saio horiek: www.youtube.com/c/EraNafarroa/. Bi playlist daude bertan: batak euskarazko hitzaldiak ditu; eta, besteak, berriz, gaztelaniazkoak.
[Read more…] about ERA EskolaNavarraskills
Abenduaren 19an, Nafarroako “Navarraskills” Lanbide Heziketako txapelketa ospatuko da. Txapelketa honetan Lanbide Heziketako 72 ikaslek parte hartzen dute 22 modalitatetan, eta bertan, egiten ari diren irakaskuntzetako konpetentzia eta trebetasun profesionalak eta pertsonalak neurtzen dituzte. Irakasleek eta enpresa babesleen ordezkariek planteatu dituzte probak.
[Read more…] about NavarraskillsEskola konprometitua
Zein izan behar dute erreferentzia-balioek, itxuraz elkarren baztertzaileak diren aniztasunen eta egungo gizartea osatzen duten parametro eta muga sozial erlatibo eta konplexuen testuinguruan hezten dugunean? Koherentziaz ari gara.
[Read more…] about Eskola konprometituaElikume
ELIKUME proiektua urrian hasi da, eta haren helburua da ezagutzea zer-nolako ohitura dietetikoak dituzten Iruñeko Udalaren haur-eskoletako haurrek, eta zer nutrizio-egoeratan dauden. Haur-eskola horiek dagoeneko menu osasungarriak eta jasangarriak dituzte. Proiektua 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan eginen da.
[Read more…] about Elikume