Unibertsitateko irakaslea eta ikerlaria
Pertsonok interakzioaren eta elkarrizketaren bidez ikasten dugu. Hori da gure pentsamenduaren eta garapen intelektualaren —kognitiboa nahiz soziala— oinarria. Beraz, goi mailako interakzioak oso garrantzitsuak dira, horrela soilik susta daitekeelako goi mailako pentsamendua.
Ikasle bat ataza batean inplika dadin, ikasteko motibazioa areagotu dezan, eta zerbait berria deskubritzeko gogoa piz dakion, beharrezkoa da aurrean goi-mailako erronka kognitibo bat edukitzea.
Vigotskik argi esan zuen umeak dagoeneko egiten dakien horretan begirada jarri beharrean, ume hori egitera edo lortzera irits daitekeen horri erreparatu behar diogula.
Klikatu hemen Hik Hasiko elkarrizketa ikusteko
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera