Abenduaren 20an Iparralde DBHIren inaugurazioa egin zen.
Ikastetxea Iruñeko Sanduzelai auzoan dago eta irailetik dago irekia.
Iparralde ikastetxean proposamen arkitektoniko eta pedagogiko berriak txertatu dira. Horrela, gela bikoitzak ditu, panel mugikorrak, gela arteko komunikazioa edo anfiteatro txikia.
Inauguraziora bertaratu ziren María Solana, Hezkuntza Kontseilaria, Aitor Etxarte, Nafarroako Eskola Kontseiluaren lehendakaria, Hezkuntza Departamentuko arduradunak, beste ikastetxeetako ordezkariak, auzoko elkarteenak eta, oro har, proiektuarekin lotura izan duten pertsonak.
Hemen Diario de Navarran agertu den berria ikus dezakezu, hemen Diario de Noticiasen agertu dena.
Hemen Nafarroako Gobernuaren prentsa-oharra irakur dezakezu.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera