Plan honen helburu nagusiren bat, sektore sozial desberdinen parte-hartzea ez unibertsitateko irakaskuntzaren programazio orokorrean sustatzea da, txostenak eginez, proposamen araumaileak bultzatuz eta aztertuz, Kontseiluren beraren gardentasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.
Lan egitasmoak, 2017-18ko Nafarroako hezkuntza sistemaren Txostena (NHSI) egitea barne hartzen du, zeinek Nafarroako hezkuntza sistemaren ezagutu eta ebaluatzeko laguntzen du.
Ikasturte hontako lan egitasmoan, ohizko Nafarroako Eskola Kontseiluko Jardunaldiak aurkezten dira. Aurreikusita daude “Heziketa-berrikuntza esperientziak” izenekoari buruzko XXII. Jardunaldiak eta XXIII. Jardunaldiak, non heziketa formala eta bere testuinguru soziala gai monografiko moduan arituko dena. Halaber, IDEA aldizkari digitalean eta inprimatutako argitalpenetan aipatutako Jardunaldietan azaltzen diren gaiak arituko dira.
Nafarroako Eskola Kontseiluak badu presentzia instituzional nabaria heziketa-eremukoetan zentru eta erakundeekiko harremanagatik, garatzen jarraituko dena. Honen ondorioz, Kontseiluak Nafarroa osoko jardueretan parte hartzen du, baita Estatuko eta Erkidego Eskola Kontseiluekiko garatutako lankidetzagatik ere.
Bukatzeko, Nafarroako berezko bi hizkuntzen erabilpena sakondu, ahal diren aktibitate-eremu guztietan, helburu gisa azpimarratzen da, gaztelaniaz edo euskeraz egindako eskaerak atendituz eta Nafarroako Eskola Kontseiluko jardueretan elebitasuna bultzatuz.
Hemen prentsa-oharra kontsulta dezakezu eta hemen Diario de Noticiasek argitaratu duen berria.
Klikatu hemen berria Xaloa Telebistan ikusteko eta hemen Navarra TVren bideoa ikusteko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera