Cortesko Bardenas Reales DBHI ikastetxeak “Búsqueda de vida en exoplanetas” izeneko proiektua burutu du bi fasetan: lehen fasea 2017-2018 ikasturtean egin zen, IEHPko 1. mailako eta CBUko ikasleekin, eta bigarrena 2018-2019 ikasturtean, IEHPko 2. mailako ikasleekin.
Proiektuaren ezaugarria da espazioa hartzen duela irakatsi eta ikasteko prozesuaren akuilu gisa.
Proiektuaren ideia sortu zen, ez matematikako, biologiako, fisikako, kimikako eta teknologiako eduki teorikoak azaltzeko soilik, baizik eta baita saio praktikoetan metodo zientifikoa erabiliz ikasleengan ikusmolde ikertzailea eta bokazio zientifikoa sustatzeko ere.
I. fasean izaki bizidunak ikertzen dira, unibertsoa, paperezko suziri bat eraiki eta jaurtitzen da, espazio-ontzien ingeniaritzan aritzen dira, Haur Hezkuntzako 3. mailako 60 ikasleri STEAM tailerrak ematen zaizkie Huertas Mayores HLHIPan eta ESAren misioak ikertzen dira.
II. Fasean, ikasleek rol ezberdinak hartzen dituzte exoplanetetan bizia bilatzeko xedez: astrogalaktikoarena, planetez haragoko sistemak bilatzeko; astrobiologoarena, bizi zantzuak hautemateko; argazkilariarena, espaziotik eginiko irudiak hartzeko, eta telekomunikazio ingeniariarena, besteak beste.
Hemen informazio gehiago duzu I. faseari buruz.
Hemen informazio gehiago duzu II faseari buruz.
Bideoa Suziriareaurtiketa (I. faseari)
Bideoa II. faseari
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera