Claret Larraona ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleek “En Ayuda de la Política-Politikari laguntzea” Ikasketa eta Zerbitzu proiektuaren emaitzak aurkeztu zituzten Nafarroako Parlamentuan.
Politika eta politikarien irudi txarrarekin arduratuta, kalera atera ziren gaiaren inguruko ikerketa egitera eta Parlamentuan ordezkaritza duten taldeetako 40 parlamentari bakarka elkarrizketatu zituzten.
Ekainaren 12ko ekitaldian, burututako esperientziaren azalpena eskaini zuten ikasleek. Tertulia bat ere egin zuten Javier Esparza (UPN), Koldo Martínez (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz (EH Bildu) eta María Chivite (PSN) parlamentariekin batera.
Hemen klik egin proiektuaren bloga ikusteko.
Hemen Diario de Noticias egunkariak argitaratutako berria irakurtzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera