Tafallako IIPko Oinarrizko Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleek “Casino Real CIP Tafalla” enpresa sortu dute. Ikastetxeko ikasleei eta irakasleei irekita egon zen astean, martxan jarri zuten eta jokoak dakartzan arriskuak ezagutu zituzten.
Ikasturte osoan zehar landutako proiektu honetan, elkarlaneko ikaskuntzan oinarritutako metodologia aktiboen bidez lanbide-modulu ezberdinen edukia landu dute.
Enpresa bat sortzeak eta kudeatzeak dakartzan zailtasunak eta ardurak ezagutzeko aukera izan dute. Marketin kanpainak burutu dituzte eta IKTen erabilera eta publikoaren arreta hobetu dute. Kasinoko mahaietan eta zorizko jokoetan estatistika eta probabilitate matematikoan dituzten ezaupideak erabili dituzte.
Proiektu hau saritua izan da metodologia aktiboetan, “ACBP”, garatutako proiektuen lehiaketaren 2. edizioko D kategorian.
Hemen klik egin proiektuari buruzko informazioa zabaltzeko. Hemen Diario de Noticias egunkariko berria irakurtzeko eta hemen Diario de Navarra egunkarikoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera