Azagrako Reyno de Navarra DBHI eta Iruñeko Hijas de Jesús Ikastetxea izan dira Nafarroan Euroscola lehiaketaren lehen eta bigarren irabazleak, hurrenez hurren.
Azagrako ikasleek prestatutako “Somos el futuro” bideoaren helburu nagusian azpimarratzen da ondare kulturalaren eraikuntza bukatu gabeko prozesua dela eta gaur egungo gazteen sorkuntzek ondare honen zati izango direla.
Hijas de Jesús Ikastetxearen “Europatrimonio” proiektuak Europako historia erakusten du ibaiaren jarioa ardatz hartuta.
Lehiaketako irabazleek Europako Legebiltzarrean egiten den lana bertatik-bertara ezagutu ahal izango dute. Gazteentzako interesgarriak diren gaien inguruko eztabaidak, gainontzeko herrialdeetako kideekin negoziaketak zein Europako egunerokotasunarekin lotutako gaien inguruko akordioak zein bozkaketak egingo dituzte. Gainera, esperientzia hau Europako Batasuneko gainontzeko herrialdeetako gazteekin batera partekatuko dute.
Hemen eta hemen klik egin Diario de Noticiasek argitaratutako berriak irakurtzeko. Hemen Diario de Navarrak argitaratutakoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera