Lizarrako Remontival ikastetxean Juan Gorriti artista nafartarraren obra landu dute artea eta elkarbizitza batzen dituen proiektuarekin.
Ikastetxeko ezaugarriak kontutan hartuta gauzatutako proiektua da, hizkuntza eredu ezberdinetako, A/G PAI eta D, ikasle eta irakasleen arteko lankidetzarekin.
Proiektuari bukaera emateko, Juan Gorriti artista eta eskolako 3 urteko eta 6. mailako ikasleak “Denok batera kolorea” izeneko 15 metroko murala margotu zuten martxoan. Murala ikastetxeko pasabide batean kokatutako behin betiko margoa da.
Hemen klik egin proiektuaren informazioa zabaltzeko. Hemen Diario de Noticias egunkarian argitaratutako berria irakurtzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera