Nafarroaren Erdi Aldeko hamar ikastetxe eskola sustatzaile baten laguntza izateko aukera dute, gizarte bazterketa arriskuan dauden ikasle eta familien gizarte- eta hezkuntza-inklusioa lantzeko.
Marcillako Marqués de Villena BHI bitartekari soziokultural batekin lan egiten duen ikastetxeetako bat da, ikasleei gizarte eta hezkuntza alorreko erantzun hobeago bat eman ahal izateko.
Bitartekariaren helburu nagusiak dira: gizarte bazterketa arriskuan dauden ikasleen eskola-egoera eta egoera pertsonala hobetzea; eskola-uztearen kontrako esku-hartze programak garatzea; ikaslea, irakasle eta familiei gaitasun sozial eta zibikoak garatzeko tresnak eta elkarlanean aritzeko bideak erakustea; eta zonaldeko eta institutuko talde eta elkarteekin sare sozial parte-hartzailea sortzea.
Klik hemen proiektuaren inguruko informazioa zabaltzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera