Ikasleak bikoteka edo talde txikitan idazlana prestatzen dutenean eztabaidak sortzen dira erabili behar den hiztegiari eta formari buruz. Ikasleek eztabaida hauek konpondu behar dituzte zer eta nola idatzi erabakitzeko. Eztabaida hauek hizkuntzen ikasketan oso onuragarriak direla ikusi da.
NUPeko ikerltzaileek idazketa partekatuak eskaintzen dituen aukerak aztertzen dituen ikerketa proiektua burutzen ari dira ingelesa ikasten duten ikasleekin.
Iruñeko San Juan de la Cadena eta Cardenal Ilundáin ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailako ikasleekin lanean ari dira.
Hemen klik egin ikerketa proiektuari buruzko informazioa zabaltzeko. Hemen prentsan agertutako berria irakurtzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera