Punto de Vista Jaialdiaren hamabigarren edizioan ikasleei zuzendutako lantegiak antolatu dira, begirada kritikoa eta sortzailea duten ikusleak hezteko helburuarekin.
Begiradak hezten lantegian, Barañaingo Alaitz Institutuko, Iruñeko Iturrama Institutuko eta Iruñeko Arte Eskolako ikasleek parte hartu dute.
Bartzelonako Drac Màgic taldeak eskainitako lantegietan, film eta albistegi ezberdinak aztertu dituzte, ikuspuntu ezberdinak nola eraikitzen diren ikusteko.
Hemen klik egin prentsan argitaratutako berria irakurtzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera