Aitor Etxarte Berezibar, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria, azkenaldian egindako bi elkarrizketetan Kontseiluaren eginkizun eta egitasmoen berri eman du.
Lehenengoan, Euskalerria irratian, Kontseiluaren osaketaren inguruan hitz egiten du lehenik, hezkuntzarekin lotuta dauden 30 bat eragilek osatzen dutela dio. Ondoren, Nafarroako irakaskuntzaren kalitatea, indargune eta ahulguneak aztertzen ditu; norekin alderatzen dugun da garrantzitsuena bere ustez, Nafarroa oso maila altua daukala Espainiako Erresumako beste erkidegoekin alderatuta, baina, bere ustez, Europan, antzeko maila sozioekonomiko daukaten herrialdeekin alderatu beharko genukeela.
Nekazaritza eremuko eskoletan egiten diren praktika onak azpimarratzen ditu Etxartek, hala nola haiek ahazteko dagoen joera kritikatu. Zientzia eta teknologiari garrantzi handiagoa emateko beharra nabarmentzen du ere. Ratioak, PAI eta LOMCEren iritzia ere ematen du.
Bigarren elkarrizketa, Navarra Televisión-eko “Me importas tú” saioan burutu zen. Bertan, Hezkuntza Batzorde Nagusian Kontseiluak daukan jatorria aipatzen du, eta bere bi eginkizun nagusiak azaltzen ditu:legeen gaineko irizpenak ematea eta epe ertain eta luzean hausnarketa egitea.
Ondoren, Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoaren eta Atzerritar hizkuntzen irakaskuntzaren inguruan solastatzen dira. Bukaeran, Hegoalde Ikastolako zuzendari bezala egindako espazioen kudeaketaren berri ematen du, hainbat interes piztu dituen esperientzia izan dena.
Egin klik hemen Euskalerria irratiko elkarrizketaren laburpena irakurtzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera